Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/02/13
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Aia

?

Historia 

Altxerri
Altxerri
AIAKO HERRIAREN HISTORIA

Egun Aiako udalerria hartzen duen lurraldean, gizakiaren lehenengo aztarnak Goi Paleolito garaikoak dira; goi madelein arokoak eta madelein bukaerakoak, hain zuzen. Dirudienez, bai Altxerri haitzuloko pintura eta grabatuak , bai Giltza Iturriatik hurbil agertu ziren harrizko lanabesak garai hartakoak dira (duela 12.000 edo 13.000 urte).
Badaude, ordea, hain antzinakoak ez diren monumentuak; tumuluak eta dolmenak, hain zuzen (Brontze Eneolito garaiko hilobi monumentuak, duela 4.000 urtekoak. Garai horretan, gizartea garatuxeago zegoen, ekonomia oinarria artzaintza zen, transhumantzia egiten zuten eta metalak erabiltzen hasi ziren. Horrelako hilobi monumentuak leku ugaritan aurki ditzakegu inguruko muinoetan paseatzen gabiltzala, nahiz eta gaur egun belarrek estali dituzten eta nahiko ezkutatuta dauden.
Gipuzkoako dokumenturik zaharrenetako batean Aiari buruz hitz egiten da. Dokumentu horretan honako gertakizun hau aipatzen da: 1025ean, Olazabalko San Salbador monasterioak (Altzo) San Juan de la Peñakoari (Jakatik hurbil) egindako dohaintza bat. Bertan azaltzen denez, Garcia Aznar jaunak (Gayla andrearen senarra) Altzoko monasterioa eta berari atxikitako lur eremu handi bat eman zituen, eta, besteak beste, Haya, Helcano eta Iturrioz toponimoak aipatzen ditu.


Laurgain jauregia
Laurgain jauregia

1375eko Gipuzkoako Probintziako Ermandadearen Ordenantzetan, Sayaz Alkatetza Nagusia aipatzen da. Hori gaur egungo Aia, Beizama, Bidegoian eta Errezil udalek (Ernioren magalean guztiak) osatutako udal barrutia zen. Alkatetza horretako alkate edo administraria erregeak aukeratzen zuenez, alkatetzako herriek udal bakoitzerako alkate arrunt bat edukitzea lortu zuten. Hori 1563an erdietsi zuten, Felipe II. erregeak emanda. Horrela, Unibertsitate independentearen titulua eskuratu zuten. Hala ere, Gipuzkoako Batzar Nagusietara ordezkari komun bat bidaltzeko, Sayazeko Batasunari eutsi zioten.
Jarduera ekonomiko tradizionala abeltzaintzan eta nekazaritzan zegoen oinarrituta. Baserrietako familiek lurra ustiatzen zuten, beren buruak hornitzeko sistema ekonomiko batez baliatuta. Udalak “bere” lur eremuak zeuzkan, herritarrek errentan hartu eta ustiatzeko. “Hondazilegiak” izeneko beste herri lur batzuk ere bazeuden. Bigarren sektorea artisau espezializatu batzuek, ikazkinek eta eho tokiek osatzen zuten. Baina garai honetan nabarmentzekoa burdin industria da. Izan ere, orografia oso egokia eta erreka ugari zituenez, Aia burdin eta errotetako produkzioaren gune garrantzitsu bihurtu zen. Horrekin batera, gure herriaren bilakaeran garrantzi handia izan dute antzinatik hemen bizi izan diren nobleek; besteak beste, Zarautz eta Laurgain familiak. Burdinaren produkzioari oso lotuta daude biak burdinola hidraulikoengatik; esaterako, Aristerrazukoak edo Agorregikoak.


| Gozategi Enparantza, 1 (20809)Telefonoa:943 131144, Faxa:943 134104 | © Aiako Udala. IFK P2001700J